Albisteak

 

Mundakako Udal Ludotekak herriko umeentzako aktibitate egitarau dibertigarria prestatu dau. Jolasak, eskulan tailerrak eta ipuin saioen artean, aratusteak be izango dira nagusi.

Otsaila Kandelaria eguna ospatuz hasi dabe Mundakako Udal ludotekan.
Dibertsioagaz jarraitzeko Mundakako umeek hile honetarako prestatu den aktibitate programa dibertigarrian parte hartu dezakete.
Horrela, otsailak 7,8,9 eta 21ean ludotekan jolas askeagaz gozatzeko aukera izango dabe.
Otsailak 15 eta 16an, eskulan tailerretan parte hartzeko momentua izango da. Zapatuan 15 17:30etatik 20:30etara neska-mutil nagusitxoentzako eta domekan 16 17:00etatik 20:00etara txikitxoentzako.
Otsailak 22an, zapatuz, nagusitxoek ipuin tailerrean eta saio didaktikoan parte hartzeko aukera izango dabe. Domekan, otsailak 23, txikitxoentzako txanda izango da ipuin kontaketagaz eta saio didaktikoagaz. Saioetan landuko dabeen gaia sentsibilizazioa izango da: talde lana, desgaitasunak, desberdinak izatearen aberastasuna... 
Otsailan ludotekan eskeiniko diren ekintzen artean aratusteen ospakizuna be izango da, otsailak 28an(17:30h. a 20:•30h.). Herriko neska-mutilek Mundakako Aratusteak topera gozatuko dabe. Martxoak 2 eta 3an ludoteka itxita egongo da egun hoietan herria aratusteetan murgilduta egongo baita.