Albisteak

 

Mundakako Udalak, ikasteko gune eroso bat herriko gazteei eskeintzeko asmoz azterketa sasoian, Udal Liburutegiaren ordutegia luzatu dau.  Maiatzaren 14tik ekainaren 20ra, instalazioak goiz zein arratsaldez egongo dira zabalik.

Azterketa garaian ohikoa denez, Mundakako Udal Liburutegiak bere ordutegia zabaltzen dau urtarrilean. Zabalik egongo da goizez, 10:00etatik 13:45ra, eta arratsaldez, 16:00tik 20:00etara. Horrela, herriko ikasleek herrian bertan ikasteko gune egoki bat izateko aukera dute.