Albisteak

plano PGOU 

Mundakako Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Idazle Taldeak eguezten honetan, uztailak 3an, HAPOren aurrerapena aurkeztu dau Udal Korporazioa eta Udal Planeamendu Batzordearen aurrean. Honek, herriko garapena definituko dau 8 urtera begira. Helburua da gizarte partehartzerik gehiena lortzea hasieratik Mundakako etorkizuneko antolamenduan.

Mundakako HAPOren aurrerapena honako antolamendu irizpideetan oinarritzen da: herrigunearen egitura osatzea, dauden industria eramuak finkatzea, eta dotazio eta ekipamendu maila hobetzea, besteak beste. Hiri lurzoruko finkatugabeko etxebizitza eremuen antolamendu proposamena Itxasbegin, Basamortun, Geltoki-Mondullun, Txorrokopuntan, Erreka eta Larrinaga Jauregian kokatzen  da.
Hirigune Historikoko Birgaitze Integratuko Arean, Mundakako Hirigune Historikoaren Eraberritze Plan Bereziaren irizpideak mantentzen dira. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaren aplikazioa modu zorrotzean beteko da.

Garapen ereduak hazkunde jasangarria eta trinkoa proposatzen dau. Bestek beste, dokumentuak irisgarritasuna azpimarratzen dau, autobus geltoki barriagaz eta aparkamendu kopurua gehituko duen eta barne komunikazioa hobetuko duen bide-ardatz barriagaz. Zentzu honetan, 100 bat azaleko aparkaleku sortuko dira, planak aurreikusten dabezen lur-azpiko parkinei gehituz.

Herritarrei etxebizitza eskuragarria bermatzeko udal konpromisoagaz bat eginez, eta lurzoruko legeak Mundakarako etxebizitza tasaturik aurreikusten ez dauzen arren, Mundakako Udalak herritarrak, bereziki gazteek, etxebizitza eskuratzea erraztearen aldeko apostua egiten dau. Zentzu honetan, 188 etxebizitza barri aurreikusten dira, % 36 tasatuak eta % 64 araubide librekoak. Mundakak %9,8 ko urbanizatuko azalera du eta planteamendu barriak portzentaia horretatik bakarrik %0,8ko azalera urbanizatzea aurreikusten dau. Hazkunde arrazionala eta moderatu honek lurzoruagaz ez espekulatzea bermatzen dau eta baita zerbitzuak hobetzea be, herritarren bizi kalitatea hobeagoa lortzeko.

Aurreikusitako etxebizitza erabilera 122.197m2koa da, industria erabilera 126.198m2koa, ekipamendu erabilera 23.459m2 koa eta espazio libreen erabilera 28.963m2koa. Adibide giza, udal kiroldegia handitzeko lur azal bat prestatzea aurreikusten da. 

Mundakako Udalak planaren dokumentu eta plano nagusiak erakutsiko dauz, herritarrei proposamen nabarmenenak ezagutzera emoteko.

Aurreikusten da HAPOren hasierako aprobazioa uda ondoren burutuko den Osoko Bilkuran onartzea.