Albisteak

 

Udalaren osoko bilkurak 2013ko ekainaren 26an egindako ohiko bileran udalerriko honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa  eraenduko duten Oinarriak onartzea erabaki zuen.

 Helburu horrekin, eskabideak ondore horretarako gaitutako inprimakiaren bidez aurkezteko epea ireki da. Inprimaki horiek Udal bulegoetan eta www.mundaka.org web orrialdean eskuragarri egongo dira, HAMABOST LANEGUNEKO epean aurkeztu beharko dira, ediktua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

 Izangaiek bete beharreko eskakizunak, eskabideei erantsi behar zaizkien dokumentuak eta hautaketa-prozesua lehenago aipatutako Oinarrietan araututa daude. Oinarri horiek Udal bulegoetan  eta www.mundaka.org web gunearen bitartez eskuratu ahal izango dira.

ESKAERA ORRIA

OINARRIAK