Albisteak

 

Igaron dan egueztenean, martxoak 13, ospatu dan Mundakako Udalaren Osoko Bilkurak hasierako fasean dagoen Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren berrazterketarako herritarren parte-hartzeko programaren aktibitate proposamena onartu dau.  HAPOren dokumentazioaren erakusketagaz batera, informazio bilerak, eta publizitate kanpaina eta kronikak komunikabideetan dira aprobatutako proposamenak.

Mundakako Udalak herritarren partaidetza prozesuan pausu barri bat eman dau aktuazio proposamenaren onarpenagaz, Plan Orokorraren edukia erredakzio taldeak aurkeztu ondoren. Proposamenaren barne udal planifikazio batzordearen aurrean informazio bilera bat egitea dago, erredakzio taldeak, teknikoak eta juridikoak, batzordearen kideen aurrean HAPOren berrasterketa proposamenaren edukiak eta helburuak bereziki azaltzeko; Komunikabideetan publizitate kanpaina egitea, behar dan moduan herritarrak informatzeko hitzaldi ireki bat burutuko dela;  publikora zabalik egingo da baita be informazio bilera, erredakzio taldeak, dokumentazio grafikoa eta idatzizkoagaz, HAPOren hasierako onarpenaren  helburuak, edukiak eta zehaztapen garrantzitsuenak azaltzeko, batez be inguru naturalaren babesarako gaiak, herriko etxebizitza eta ekipamendu garapenaren diseinua eta Mundakako erdigune historikoaren tratamenduari buruz mintzatzeko; plan orokorraren hasierako onarpenaren dokumentazioaren erakusketa bat, panel informatiboen bitartez dokumentazio eta eduki grafikoaren plano garrantzitsuenekaz; eta tokiko kronikak, komunikabideen bitartez HAPOren berrasterketaren dokumentazioaren informazioaren barri emateko herritarrei.
 
Mundakako Udalak udal kudeaketaren gardentasuna eta herritarren partaidetzagaz konpromisoa mantentzen dau.  2009an "Planifikaziorako Udal Batzordea sortzeko eta funtzionamendu araudia" onartu zuen, herritarren partaidetza bideak zabaltzeko asmoagaz herriko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra burutzeko.

Orduan zabaldu zan parte-hartze prozesua hitzaldi ireki ezberdinen bidez garatu da, Planifikazio Batzordearen azalpen bilerak eta dibulgaziozko materialaren bidez. Herritarren partaidetza zabalik mantentzeko, bakarka eta kolektibo bezala, orain onartutako aktuazio bideak identifikatu ziren erabaki publikoak hartzeko prozesuan laguntzeko.