Albisteak

 

Mundakako Udalak herriko aterpetxearen instalazio barriak inauguratuko dauz bihar eguena, martxoak 14, Mundaka Hostel & Sports Café izena barriagaz. Instalazioak barriztuteko lanak bukatu ondoren eta zerbitzua esleitu ostean, zentru honek irudi barria aurkeztuko dau eta zerbitzu barriak be, kirolagaz oso lotuta, surfagaz bereziki.

Eguen honetan, martxoak 14, 19:00etan Mundakako herriko aterpetxea inauguratuko da, Mundaka Hostel & Sports Café izen barriagaz. Instalazio barriak izateko azken hilabeteotan Mundakako Udalak eta adjudikaziodunek lanak burutu dabez. Bertan, taberna, jatetxea eta aterpetxea zerbitzuak batuko dira, herriko kiroldegiaren parean, zerbitzu osoa eskeiniz, bai herritarrentzako ta baita bisitarientzako be.

Taberna eta jatetxea sports cafe-an bilakatu da eta horretarako kirolari ospetsuen laguntza izan dabe, Julen Guerrero-k edota David Seco-k euren irudia laga dabe.

Aterpetxeari dagokionez, 38 ohe, egokitutako logela, wifi eta kalefakzioa, eskeintzen dauz besteak beste. Kirol kantxa ere badu kirol federazio edota kanpusek kontzentrazioak ospatu ahal izateko. Erabilera anitzetako gelak be eskeintzen dauz.

Zerbitzu barri honegaz, Mundakako Udalak herriko eskaintza turistikoa eta zerbitzuak aberastu gura dauz, bereziki kirolagaz lotutakoak, surf-a erreferentea izanik.