Albisteak

 

Irati Posada Learreta, Mundakarra izan da San Pedro 2013 jaietako kartelaren irabazlea. Jaiak ekainaren 28tik uztailaren 7ra ospatuko dira. Mundakako Udalak jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren saria eman deutso, 300€koa.

San Pedroak 2013 iragartzeko Mundakako Udalak martxan jarritako lehiaketara aurkeztutako 5 karteletatik, Irati Posada Learreta mundakarrak egindako kartela izan da irabazlea. Epaimahaiak, Udal Korporazioko kideak eta eskualdeko margolari ezagunak, aurtongo herriko jaiak iragartzeko kartel hau aukeratu dabe.

Aukeraketa urtero gutun-azal zarratuan egiten da eta kartel irabazlea aukeratu ondoren, San Pedro 2013ko jaien kartel guztietan erabiliko da eta jai egitarauaren azalean be.

Kartela egiteko orduan bai gaia eta bai teknika librea izan da. Udalak ezarri dauzen baldintza bakarrak DIN A2 formatuan euskarri zurrunean eta formatu digitalean aurkeztea da, "Mundakako Jaiak 2013- San Pedro" leloagaz.

Mundakako Udalak lehiaketan parte-hartzaile guztien partaidetza eskertzen dau.