Albisteak

 

Mundakako Udalak, kreatibitate artistikoa sustatuz, San Pedroak 2013etarako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu dau. Gaia eta kartela egiteko erabilitako teknikak aukerakoak izango dira.

Interesatuek maiatzak 31rarte dute proposamenak aurkezteko epea. Lanak lelopean eta egilearen sinadura barik aurkeztu beharko dira. Itxitako gutunazal baten eta lelo berarenpean, egile identifikatzeko datuak sartu behar dira, telefono-zenbakia eta NAN zenbakia barne.

Udalak ezarri dauzen baldintza bakarrak DIN A2 formatuan euskarri zurrunean eta formatu digitalean aurkeztea da, "Mundakako Jaiak 2013- San Pedro" leloagaz.

Lehiaketaren saria 300 €koa izango da, baina kartelek kalitate tekniko nahikoa ez dutela aintzatesten bada, lehiaketa eman gabe geratu ahal izango da.
Epaimahaia Mundakako Udalak eta herriko elkarteek osatutako Kultura Batzordeak izendatuko dute.

Epea maiatzak 31rarte izango da eta proposamenak Mundakako Udalaren udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, 9:00etatik 14:00etara. Informazio gehiagorako 2013ko San Pedro jaien kartel lehiaketaren oinarriak udal bulegoetan edota udal web orrian www.mundaka.org kontsultatzeko aukera dago.