Albisteak

 

Udalak ekainaren 15ean  Mundakako HAPO-ari buruzko hitzaldia antolatu du hurrengo 8 urteetan herriaren garapen planei buruz informatzeko helburuarekin, Mundakako auzotarren parte hartzearekin herriak garapen jasangarri eta integratzailea izan dezan. 

Hitzaldia urtarrilaren 15ean, asteazkena, egingo da arratsaldeko 18:00etan Juan Tribisarrope Kultur Etxean. Gainera, udalak prozesu informatzailea zabaldu nahi du arauak idatzi zituen ekipoarekin bat eginez. Talde hau auzotarrek proposatzen dituzten dudak eta eskakizunak entzuteko prest egongo da urtarrilak 17 ostirala goizeko 10:00etatik 14:00etara eta urtarrilak 20, astelehena, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara Kultur Etxean.

Proiektuaren hasierako onarpena 2013ko abenduaren 4ko plenoan egin zen. Udalaren helburua ahalik eta parte hartze handiena lortzea da, mundakarren beharrizanak biltzen dituen herri eredua diseinatzeko.

Mundakako HAPOren aurrerapena honako antolamendu irizpideetan oinarritzen da: herrigunearen egitura osatzea, dauden industria eremuak finkatzea, eta dotazio eta ekipamendu maila hobetzea, besteak beste. Hiri lurzoruko finkatu gabeko etxebizitza eremuen antolamendu proposamena Itxasbegin, Basamortun, Geltoki-Mondullun, Txorrokopuntan, Errekan eta Larrinaga Jauregian kokatzen  da.