Albisteak

 

Herriko txikienen uda dinamizatu eta aisialdi osasuntsua bultzatzeko helburuarekin, Mundakako Udalak skate eta patinaje ikastaroak antolatu ditu ekaina eta uztaila bitartean herriko Isla Kale polikiroldegian.

Skate ikastaroa 5 urte baino gehiagoko gaztetxoei zuzenduta dago eta bi talde ezberdin egongo dira aukeran: uztailaren 4tik 8ra eta uztailaren 11tik 15era, biak 16:30etatik 17:30etara. Udal polikiroldegiko bazkideentzako prezioa 25€koa izango da eta 40€koa bazkideak ez direnentzako.

Patinaje ikastaroa, polikiroldegiko bazkide diren 6 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzenduko zaie soilik. Honako kurtso hau ekainaren 20tik 24ra bitartean egingo da, 10:30etatik 12:00etara. Kurtso honetako izen emate kopurua mugatua izango da (gehienez 20 pertsona) eta horregatik lehenbailehen apuntatzea gomendatzen da.

Kurtso hauetan interesatutako pertsonek izen-emateak burutzeko hiru modu ezberdin izango dituzte: 94 617 72 01 (Turismo Bulegoa) eta
 94 617 71 42 (Polikiroldegia) zenbakietan, edo gonkirola@gmail.com helbidean.

Konpromisoa kirolarekin

Herriko gazteenen artean kirola, aisialdi osasuntsua eta harremanak sustatzeko konpromisoari jarraiki, Udaletxeak, urtero bezala, izen-emate epeak zabaldu ditu datorren kurtsoan Mundakako benjamin futbol taldearen parte izan nahi duten guztientzat.

Deialdia 2007 eta 2008 urteen bitartean jaiotako gazte guztiei zuzenduta dago eta izen-emateak uztailean egin beharko dira polikiroldegian bertan.

.