Albisteak

 

Mundakako Udalak herriko gazteek kirola egitea sustatzen dau neska-mutileei zuzendutako futbol hastapenerako ikastaroekaz uztaila eta abuztuan. Kirol tailerrak adinaren araberako mailatan bananduko dira eta txanda bi egingo dira, uztailaren 15etik abuzutak 2ra eta abuztuak 5etik 16ra.

Mundakako Udalaren helburua kirol hezkuntza eta aktibitatea herriko neska-mutilen artean sustatzea da. Asmo horregaz uztailan eta abuztuan burutuko diren futbol hastapenerako ikastaroak antolatu dira. 

Ikastaroak adinaren araberako mailatan bananduko dira. Trebakuntzaren lehen mailan prebenjaminak izango dira, 7 eta 8 urte bitarteko neska-mutilak (2005-2006); bigarren mailan, benjaminak, 9 eta 10 urte bitartekoak (2004-2003) eta hirugarren mailan alebinak, 11 eta 12 urte bitarteko neska-mutilak (2001-2002).  

Txanda bitan bananduko dira ikastaroak, uztailaren 15etik abuztuak 2ra eta abuztuan 5etik 16ra.
Kirol tailerrak astelehenetik barikura emango dira, honako ordutegi honetan: prebenjaminak astelehen, eguezten eta barikuetan 10:00etatik 10:45era eta martitzen eta eguenetan 17:30etik 18:15era;  benjaminak astelehen, eguezten eta barikuetan 10:50etik 11:30era eta martitzen eta eguenetan 18:30etatik 19:15era;  alebinak, astelehen, eguezten eta barikuetan 11:45etatik 12:30etara eta martitzen eta eguenetan 19:30etatik 20:15ra.
Kurtso baten prezioa 40€koa izango da Islakale Kiroldegiko bazkideentzako eta 60€ bazkideak ez direnak eta kurtso bien prezioa 60€koa izango da Islakale Kiroldegiaren bazkideentzako eta 100€ bazkideak ez direnak.

Interesdunek izena eman ahal dabe udal bulegoetan ekainak 24tik uztailaren 12ra lehen hamabostaldiko ikastarorako eta ekainak 24tik abuztuak 2ra bigarren hamabostaldirako.