Albisteak

 

Datorren zapatuan, abuztuak 3, Mundakak Francisco Araña irakaslearen "Olatuekin ametsetan" proiektuaren aurkezpena hartuko dau. Araña irakasleak 16:00etan aurkeztuko dauz Tribisarrospe Kultur Etxean proiektu honen esperientziak. Proiektuak urritasuna duten pertsonen gizarte barneratzea bultzatzen du, bereziki, ikusmen arlokoak, eta surfa erabiltzen du kirol eta aisi praktika bezala. Ekimen hau, egun hauetan Donostian ospatzen ari den World Surf Cities Network nazioarteko kolaborazio proiektuaren barne dago.

Mundakako Udalak eta Mundakako Surf Taldeak Francisco Araña irakaslea gonbidatu dabe Mundakara, bertan "Olatuekin Ametsetan" bere proiektua aurkezteko. Urritasuna duten pertsonei egokitutako surf taularen aurkezpena egingo da bertan, batez ikusmen urrikoak praktika honetan hasteko. Araña irakaslea brasildarrak Europatik egingo duen ibilbidean Mundakan egingo dau geldialdia, ikusmen urritasuna dutenek surfan hasteko erabiltzen den metodologia azaltzeko. Horretarako, egokitutako taula bat erabiltzen da, irakasleek lagunduta orientazioa izateko.
Datorren zapatuan, abuztuak 3, eguerdian, Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak, Araña irakasleari egingo deutso harrera udaletxean.
Arratsaldean, 16:00etan irakasleak "Olatuekin ametsetan" proiektua aurkeztuko dau Tribisarrospe Kultur Etxean. Proiektuak urritasuna duten pertsonen barneratzea bultzatzen dau, bereziki ikusmen arlokoak, eta hauek surfa praktikatzeko moduak azalduko dira aurkezpenean.  Francisco Arañak egokitutako taula bat eskeiniko dau Rotary Club de Santos-en (Brasil) eskutik, Mundakako Surf Eskolak erabiliko du ematen dauzen ikastaroetan erabiltzeko.

Ekimen honek ONCEren laguntza du, Jon Santacana eskiatzaile paralimpikoaren presentziagaz.