Albisteak

 

Mundakako Udalak hondakinen kudeaketa jasangarriaren inguruan duen konpromezua berretsi du bi edukiontzi berri jarriz, herriko toki estrategikoetan erabilitako arropa eta beste elementu birziklagarriak botatzeko hain zuzen ere.

Mundakako Udalak plenoan onartu zuen bezala, 2014ko urtarrilaren 2tik aurrera, arropen, zapaten, jolasen, tresna elektronikoen eta beste elementu birziklagarrien zerbitzua hasi egingo du. Abenduaren 30ean edukiontziak jarri zituzten aurretiaz erabakitako tokietan: Medikuaren errotondan, beira edukiontziaren ezkerraldean, eta Basamortu kalean, beira eta olio edukiontzien artean.

Edukiontzi hauen ezartzearekin Mundakako auzotarrak hondakin bilketaren zerbitzua handitu dela nabarituko dute. Hondakinen bilketaren zerbitzuan hobekuntza kualitatibo honekin, Udalak kontzientziazioan eta herriko gizatasunean lagundu nahi izan du, baita ingurugiroarekiko kultura eta erantzunkizunean sakondu ere, banaketa, berrerabilera eta hiri hondakinen birziklatzearekin.