Albisteak

 
Maria Herrerok 100 urte bete zituen 2013ko abenduaren 15ean. Bere familia osoarekin mezara hurbildu ostean, Alkateak eta Mundakako Udaleko zinegotzi batek, lore eskaintza bat eta Santa Katalina baselizako irudi bat eman zioten, mundakar guztien partez bere bizitza luzea zorionduz.
Hurrengo egunean Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak bere etxera hurbildu ziren opari bat emanez.

Udala mundakar honi bere familiak antolatutako omenaldira batu zen, 1913an jaioa eta familia handi bat sortu duena. Bere lau alabak eta semeak, 12 iloba, 17 biloba eta 2 herenhilobarekin, amodiozko istorio polit baten sustraien fruituak dira. Bizitza luze bat omendu nahi izan dute, emandako maitasuna eta zoriontasuna eskertuz. Bere irakaspenak funtsezkoak izan dira familia handi hau irrifarrez eta batasun apurtezin batetan hazteko.
Herri guztian ezaguna eta maitatua, Maria langile fina izan da beti. Mundakarra betidanik, saregilea izan zen bere senarra, Victorio Basterretxea "Laida" ontziko patroia zenean. Beranduago, bikotea "Los Txopos" tabernaren kudeaketaz arduratu zen, hamabost urte baino gehiago portuan kokatua.
Bere oroitzapenen artean, Mariak ez ditu ahazten "Tormenta" pelikulan bizitako momentuak. Filma herrian bertan grabatu zen eta bera eta senarrak parte hartu zuten. Mariak arrantzalearen emazte papera egin zuen eta senarrak "Laida" ontzia erakutsi ahal izan zuen, filman agertu baitzen. Hauxe mende oso bateko memorien oroitzapen bat gehiago da, familia oso baten bizitzetan funtsezkoa den emakume honen historian.