Albisteak

 

Mundakako Udalak 2014 ariketako ordenantza fiskalak %1,5 igotzea onartu du aste honetan, plenoan. Indize hau 2012ko abuztutik 2013ko abuztura doan KPI-ren datuari dagokio.

Mundakako Udalak ezarriko duen 2014-ko ordenantza fiskalen %1,5aren igoerak, hainbeste pertsonari eragiten dion egungo egoera ekonomiko zailaren eta Mundakako herritarrentzat bizitza kalitate egoki bat bermatzeko beharrezkoa diren zerbitzuak mantentzeko kostuen arteko oreka irizpide bati erantzuten dio.
Salbuespena zilindrada baxuko trakzio mekanikoa duten ibilgailuen gaineko zerga berdin mantentzen dela da.
Bestalde, Pleno Aretoan ospatzen diren ezkontza zibilen tasa 130eurotik 76eurora murriztea onartu da, beti ere, Udaleko lan orduetan ospatzen bada. Ordutegi honetatik kanpo, asteburutan eta jai egunetan 130 euroko tasa mantentzen da. Ezkontza Zibila egitea erabakitzen duten herritar gehienek Pleno Aretoa hautatzen dute ekitaldirako. Hala ere, Bake Epaitegian prozedura bera egitea, lan ordutegian, dohakoa da.