Albisteak

 

Mundakako Udalak herriko kirol eta kultur taldeek San Pedro jaietan txozna bat izateko eskaera epea zabaldu dau. Interesatuek ekainak 4rarte dute epea.

San Pedro jaietan txoznak ezartzea nahi dabeen Mundakako kirol edota kultur taldeek, Mundakako Udalaren udal bulegoetan aurkeztu ahal dabez jada eskaerak. 

Jaiei egindako banakako edota taldeko ekarpenak, interes sozialeko ustiapenean eskuratutako baliabideen aplikazioa eta jaietan garatu nahi diren programen bideragarritasuna eta aurreikusitako eragina hartuko dira kontutan.

Aurtongo jaietan txozna bat izatea nahi dabeen taldeek jai egitarauan aurreikusitako aktibitateetan laguntzeko giza baliabideak eskaintzeko konpromisoa hartuko dabe.

Txoznak ekainaren 18tik uztailaren 7rarte ezarriko dira, biak barne. Eskatzaileek okupatuko dabeen metro karratuak eta instalazioaren ezaugarriak zehaztu beharko dabez, gehienez 6x4 m2.

Eskatzaileek honako hau aurkeztu beharko dabe: frankiziarik gabeko erantzukizun zibileko poliza, txozna ezartzeko baimena duen elkarteak oinarrietan adierazitako baldintza guztiak onartzen dituela diñoen agiria eta 1000 euroko fidantza, egon litezkeen kalteak konponduko direla bermatzeko.

Jaiak amaitu ostean elkarteek diru-sarreren eta gastuen balantzea aurkeztu beharko dabe, gehienez bi hilabeteko epean.