Albisteak

 

Eguezten honetan, otsailak 27, ospatu dan Mundakako Udalaren Osoko Bilkurak behin betiko onartu dau 2013ko ekitaldirako aurrekontua, 2.205.933€ko zenbatekoagaz. Dauden errekurtsoak optimizatzeko ikuspuntutik eta erantzukizun, arrazionalizazio, gastuaren kontrola eta euste irizpideekaz, udal kudeaketaren helburua herritarrei eskeinitako zerbitzuak mantentzea da.

Nahiz eta aurrekontuaren esleipen gehienak murriztu diren, pasadan urteko aurrekontuagaz konparatuz %25ean gutxitu da guztira, aurton be ohiko baliabideak herritarreei zuzendutako zerbitzuen mantenimendura zuzentzearen helburua mantentzen da, bakarrik KPIren igoera aplikatuz. 

Salbuespen bezala, eta ludotekaren zerbitzua udaletxeko plazako instalazio barrietan martxan jarri zenean iragarri zanez, martxotik aurrera instalazio hauek erabiltzeagatik tasa aplikatuko da. Gutxieneko kuota bat da, udal ludotekaren zerbitzuetara egokituta eta familia bakoitzeko zerbitzua erabiltzen dabeen seme-alaben kopuruaren araberakoa. Horrela, erroldatutako familiak 20€ ordainduko dabe urtean ume bat izanezkero, 10€ gehiago bigarren seme batengatik eta dohain hirugarren seme bat edo gehiago. Erroldatuta ez daudenen kasuan 25€ ordaindu behar dabe urtean ume bat izanezkero, 10€ gehiago bigarren seme batengatik eta dohain hirugarren seme bat edo gehiago. Oinarrizko Errenta jazotzen dabeen familiek ez dabe ezer ordaindu beharrik.

Kostuak murrizteko esfortzuaren adibide, Udalak herriko argiteriaren kudeaketa eta mantenimendua enpresa espezialisatu bati adjudikatzeko erabakia hartu dau, zerbitzua errentagarri izateko.

Mundakako Udalak nabarmendu dau garrantzi handikoa dela guztion erantzunkizunaren kontzientzia zabaltzea herriko instalazio eta zerbitzuetan, Mallona parkean izandako izandako kalteak bezalako ekintza bandalikoek, herrian egon diren zerbitzuak barriz jartzeko dirutza bat gastatzea suposatzen baitute. Gizalegearen aldeko deialdia eginez gastu hau saihesteko.

Kontrakontuan gehikuntza bat izan duen aurrekontuaren kapitulu bakarrak finantza gastuarena izan da, %70 igoeragaz, beharrezkoa izan dena Udalak 2008ko ezbeharraren kasuan ordaindu behar duen kalte-ordainari aurre egiteko.