Albisteak

 

Pasadan egueztenean, otsailak 27, ospatutako Mundakako Udalaren Osoko Bilkurak Mundakako "Fundación Santo Hospital y Asilo de Caridad"egaz kolaborazio hitzarmena aprobatu dau. Honen bitartez herriko Geure Etxea nagusien egoitzan plaza publikoen erreserba bermatzen da bai herritarrentzako eta baita Bizkaiko gainontzeko biztanleentzako be.

Mundakako Udalak herriko nagusiak zaintzeko gizarte zerbitzuen politika integrala eta aurreratua mantentzen dau. Premisa honegaz, ezinbestekoa da beharrezkoak diren baliabideak eta tresnak eskeintzea herritarrei. Mundakako "Fundación Santo Hospital y Asilo de Caridad"egaz sinatutako akordioak helburu hau jarraitzen dau.

Mundakako Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmenean oinarrituta, akordio honek herriko Geure Etxea egoitzan 10 plaza publikoak erreserbatzea bermatzen dau.

Erresidentzia zerbitzu honek aldi baterako bizileku komuna eskeintzen dau, minusbaliotasun gradu altua duten pertsona nagusientzako harreta integrala eta etengabekoagaz. Zerbitzu honen helburua, harreta pertsonalizatua eskeintzen dauena, nagusiei bizi kalitatea eskeintzea da, egoiliarren autonomia pertsonala sustatu, nagusien partaidetza sustatu egoitzaren ekitaldi eta funtzionamenduan eta egoiliarren familia, gizarte, politika eta inguru kulturala mantentzea. 

Hitzarmenak aipatzen duen bezala, akordioak esandako plazetan Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzaren Sailak aipatutako pertsona erabiltzaileak soilik hartuko dauz egoitzak. 

Plaza bakoitzeko egunean 75,71€ko prezioa izango da.
Hitzarmena indarrean dago 2013ko abenduak 31rarte.