Albisteak

 

Mundakako Udalak, Urremendi LGEagaz batera, herriko ume eta gaztetxoei zuzendutako ingeleseko auzolandegiak antolatu dauz uda honetarako. Ikasketa eta dibertsioa batzeko asmogaz, kanpamentua bi hamabostalditan egongo da banatuta uztailan.

Uda honetan Mundakako ume eta gaztetxoek ondo baino hobeto aprobetxatuko dabe aisialdia ingelesa praktikatzeko. Mundakako Udalak antolatutako ingeles auzolandegiak uztailan zehar burutuko dira, goizeko ordutegian. Adinen arabera eta hamabostalditan egongo dira banatuta. Horrela, uztailak 1etik 12ra 6 eta 8 urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dabe, eta 15etik 26ra, 9 eta 11 urte bitarteko eta 12 ta 14 urte bitarteko gaztetxoek. Kanpamentua hobeto optimizatu eta edukiak eta ikasgaiak gaztetxoen adinen arabera egokitu ahal izateko.

Prezioarik dagokionez, Mundakan erroldatutako familiek edota Mundakako Eskolan seme-alabak dituztenek seme-alaba batengatik 60€ ordaindu beharko dabe, bi seme-alabatik 50€ bakoitzak eta hiru edo gehiagogatik 40€ bakoitzak. Erroldatuta ez dauden familiek 120€ ume bakoitzeko ordaindu beharko dabe. 
Mundakan erroldatuta daudenak lehentasuna izango dabe.

Mundakako udako ingeles auzolandegietan izena emateko epea datorren apirilak 19rarte egongo da zabalik eta udal bulegoetan egin beharko da.