Albisteak

 

 

Aitor Egurrola Mendiolea jaunak, Mundakako udaleko Alkate-Lehendakariak, jakinarazten du,

Araututako Aparkalekuaren Zerbitzua arautzen duen Ordenantza berearaziz, ibilgailuentzat egoiliarren bereizkariak banatzeari ekingo zaio, ekaina, uztaila, abuztua eta irailean 
Aparkatzeko gune urdina erabili ahal izateko.

ADI:
Ihaz jasota, 2013-2014 urteetarako txartela duten ibilgailuek, EZ DUTE EZER TRAMITATU BEHAR, EZTA TXARTELIK ALDATU ERE. DAUKATEN TXARTELA MANTENDU BEHARKO DUTE.

Aurton, txartela ibilgailu berrientzat lehen aldiz eskatuko dutenek bakarrik eskatu beharko dute. Eskari orria bete beharko dute eta txartela eskatu, maiatzaren 2tik aurrera, eskaerarekin batera ondoko agirien kopiak aurkeztu beharko dituztelarik:

- NAN / DNI
- Gidabimena /Carnet de conducir
- Ibilgailuaren zirkulazio baimena /Permiso de circulación del vehículo
- Ibilgailuaren aseguruaren azken ordainagiria /Ultimo recibo del seguro del vehículo.

APARTEKO EGOERAK:

-Mundakako enpresen ibilgailuak: Agiri arrunten ordez, EMPRESAREN IFK, IBILGAILUAREN ZIRKULAZIO BAIMENA ETA IBILGAILUAREN ASEGURUAREN AZKEN ORDAINAGIRIA.

-Mundakan kokatutako enpresetako langileak: Agiri arruntez aparte, ENPRESAKO LANGILEA DELA ETA ZEIN ORDUTEGI DAUKAN ADIERAZTEN DUEN ENPRESAK LUZATUTAKO AGERIA.

-Enpresako ibilgailua darabilten Mundakarrak: Agiri arruntez aparte, INTERESDUNA, IBILGAILUA ETA EMPRESAREN HARTEKO HARREMANA AGERTZEN DUEN EMPRESAK LUZATUTAKO AGERIA.

Horixe azaldu nahi izan da jendaurrean, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Mundakan, 2014ko apirilaren 29an.

 

ESKAERA ORRIA

Txartela helbideratu eta automatikoki lortzeko eskaera