Albisteak

 

Mundakako Udalak hizkuntza politika aktiboa mantetzen dau eta euskara zein geure kulturaren transmisioa sustatzearen alde egiten dau. Helburu hau jarraituz literaturaren ahozko baliabideak lantzeko ekimena jarri dau martxan. 0-7 urteko umeen gurasoek euren seme-alabeei ipuinak eta olerkiak zelan kontatu ikasteko tailerra, hain zuzen be.

Gurasoek euskararen eta geure kulturaren ahozko transmisio modu atseginean, dibertigarrian eta txikien neurrira egiteko jarraibideak eta baliabideak eskeintzeko helburuagaz, Mundakako Udalak ikasteko tailer praktikoa eskeintzen dau. 
Lau saioen bitartez, eta umeen aurrean egingo dan beste saio bat gehiagogaz, ipuinak eta olerkiak umeei zelan kontatu ikasteko tailerrean parte hartzen daben gurasoek, lantzeko egitarau zabala garatuko dabe.

Besteak beste, irakurketa ozena landuko dabe, bertan ahoa eta ahotsa, begiak eta begirada zelan erabili, edota isiluneak eta hotsak erabiltzeko aukera ezberdinak ikasiko dabez;  poesia be landuko da, esku jokoak, dramatizazioak, kantak...erabiliz; bat-bateko kontaketen estrukturak eta formula ezberdinak ikusiko dira eta link interesgarriak eta bibliografia gaurkotuaren informazioa jasoko dabe.

Hurrengo tailerrak urriaren 29an eta azaroaren 5 eta 7an izango dira, azken hau umeen aurrean egingo da, tailerrean landutakoen erakusgarri. Tailer guztiak Tribisarrospe Kultur Etxean eskeiniko dira, 18:00etatik 20:00etara.  Interesatuek izena emon ahal dabe udaletxean edo urtzi@ekilore.net emailean.