Albisteak

 

Mundakako Udalak, Urremendi LGEarekin batera, 12 eta 18 urte bitarteko herriko gazteei zuzendutako argazkilaritza ikastaroa antolatu dau. Helburua da argazki kamara digitalak erabiltzeko eta argazkiak egiteko oinarrizko ezagutza eskeintzea gazteei, modu praktikoan, entretenigarri eta parte-hartzailean. Ikastaroa Pasko-astean eskeiniko da.

Datozen apirilak 22,23,24 eta 25ean, Mundakako Tribisarrospe Kultur Etxeak herriko gazteei zuzendutako argazkilaritza ikastaroa hartuko dau. 12 eta 18 urte bitarteko gazteek kurtso honetan parte hartzeko aukera izango dabe, bertan era guztietako argazkiak egiten ikasi eta bakoitzaren argazki makinei ahalik eta errendimendu handiena ateratzea helburua izanik.

Ikastaroaren metodologia parte-hartzailea eta aktiboa izango da, klase dinamikoak izango dira, hauetan gazteek euren ideiak eta iritziekaz parte hartuz. Klaseetan aurkezpen ezberdinak analizatuko dira eta gaiak adibide praktikoekaz landuko dira. Ikasleek kontzeptu teorikoak landuko dabez baina beti be praktika eta erabilgarritasuna nagusi. Horrela, zalantzak argituko dira edota kamaren trukoak azaldu. Besteak beste, ikastaroan argazkilaritzaren kontzeptu eta etimologia landuko dira, kamararen atal ezberdinak eta hauen funtzioak ezagutzera emango dira, argia harrapatzeko dispositiboak erakutsi, edizio digitala, konposizioa eta paisaiak, erretratuak edota gaueko argazkiak nola egin modu praktikoan irakatsiko da. Gainera, irteerak antolatuko dira kanpoaldeko praktikak egin ahal izateko, beti be eguraldiaren arabera.

Ikastaroa Pasko-astean eskeiniko da, apirilak 22tik 25era, 10:00etatik 14:00etara Mundakako Tribisarrospe Kultur Etxean. Prezioa 32€koa izango da pertsona bakoitzeko eta gutxienez 15 pertsona apuntatu beharko dira ikastaroa egin ahal izateko. Mundakan erroldatuta daudenak lehentasuna izango dabe.

Interesatuek apairilak 9a baino lehen eman beharko dabe izena udal bulegoetan edo turismo bulegoan.