Albisteak

 

Mundakako Udalak kulturaren aldeko apostua mantentzen dau eta beste urte batez San Pedro jaietako kartel lehiaketa jarri dau martxan. Helburua kreatibitate artistikoa bultzatzea da, gaia eta kartela egiteko erabilitako teknikak aukerakoak dira, eta baita parte-hartzea sustatu be. 

Interesatuek martxoak 12rarte dute proposamenak aurkezteko epea. Lanak lelopean eta egilearen sinadura barik aurkeztu beharko dira. Itxitako gutunazal baten eta lelo berarenpean, egile identifikatzeko datuak sartu behar dira, telefono-zenbakia eta NAN zenbakia barne.

Udalak ezarri dauzen baldintza bakarrak DIN A2 formatuan euskarri zurrunean eta formatu digitalean aurkeztea da, "Mundakako Jaiak 2014- San Pedro" leloagaz.

Lehiaketaren saria 250 €koa izango da, baina kartelek kalitate tekniko nahikoa ez dutela aintzatesten bada, lehiaketa eman gabe geratu ahal izango da.
Epaimahaia Mundakako Udalak eta herriko elkarteek osatutako Kultura Batzordeak izendatuko dute.

Epea martxoak 12rarte izango da eta proposamenak Mundakako Udalaren udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, 9:00etatik 14:00etara. Informazio gehiagorako 2014ko San Pedro jaien kartel lehiaketaren oinarriak udal bulegoetan edota udal web orrian www.mundaka.org kontsultatzeko aukera dago.