Albisteak

 

Otsailak 26an ospatu zen Mundakako Udalaren Osoko Bilkurak herrian herritarren bizikidetasuna sustatu eta bermatzeko neurriak arautzeko udal ordenantza onartu dau. Araudi honek Udalak bultzatu nahi duen bizikidetasunaren politikari buruzko gidalerroak aurkezten dauz, pertsona guztien askatasuna, duintasuna eta eskubideen errespetoan oinarrituta.

Ordenantzaren helburu nagusia da segurtatzea espazio publikoa bizikidetasun eta gizabide-toki izan dadila eta baita espazio horretan pertsona guztiek askatasunez burutu ahal ditzatela bere zirkulazio, aisialdi, topaketa eta jolas jarduerak be.

Mundakako Udalak herrian bizikidetasun eta gizabide baloreak sustatzeko eremu bezala planteatzen dau araudia. Ordenantzak tresna eraginkorra izan nahi du bizikidetasunari eragin diezaioketen edo alda dezaketen egoera eta gorabeherei aurre egiteko. Helburua da herritarren artean bizikidetasun betebeharrak hartzearen beharrizana zabaltzea, guztiok onartzea askatasunarekiko, duintasunarekiko eta gainerakoei onartutako eskubideekiko bizikidetasun eta errespetuaren betebehar zehatzak.

Odenantzak hainbat neurri arautzen dauz, espazio publikoetan bizikidetasuna eta gizabidea sustatu eta bultzatzeko. Ondasun juridiko babestuak identifikatzen dauz, kasu bakoitzean jokabide-arauak aurreikusten dauz eta zigortu egiten dauz herritarren eta espazio publikoetan dauden ondasunen bizikidetasuna kalte, lesiona edo alda dezaketen jokabideak.

Udal ordenatza barriak jarraibide-arauak xedatzen dauz espazio publikoetan, baita arau-hausteak, zigorrak eta bakoitzari dagozkion eskuhartze bereziak be.

Jarraibide-arauen artean, besteak beste, honakoa galarazotzen dau ordenantzak:

-pertsonen duintasunaren kontrako atentauak, diskriminazio-portaerak (xenofoboak, arrazistak, sexistak...)
-hiri-ingurunearen degradazio bisuala, udalerriko hiri-paisaia gozatzeko eskubidean oinarrituta (adib. debekatuta dago edozein grafito egitea espazio publikoaren edozein elementuen gainean, arau-hauste larriak izango dira garraio-elementuetan, parkeetan, fatxadetan edota trafikoko seinaleetan egiten diren pintadak edo grafitoak.) 
-jokoen erabilera desegokia espazio publikoan, gainerakoekiko errespetuaren printzipio orokorrean oinarrituta.
-bestelako jokabideak espazio publikoan
- behar fisiologikoak egitea; edari alkoholikoak kontsumitzea edo saltzea; baimendu gabeko merkataritza ibiltaria; jarrera bandalikoak hiri-altzariak erabiltzeko orduan, espazio publikoa kaltetzea, zaratak, eta abar.

Araudiak zigor-erregimena zehazten dau: jokabide-hauste arina bada, isuna 80 euro eta 750 euro bitartekoa izango da,; jokabide arau-hauste larria bada 750€ eta 1500€ bitarteko isuna eta jokabide arau-hauste oso larria bada, 1500€ eta 3000 € bitartekoa izango da.

Ordenantzak bizikidetasun eta gizabideari buruzko gida argitaratzea planteatzen dau, bertan indarreko araudiak dituen aurreikuspen nagusiak biltzeko eta jarduera-gomendioekaz. Gainera, Mundakako errealitatean planteatzen diren fenomeno eta problematika berrriei etengabe egokitzen dela bermatuko da.