Albisteak

 

Pertsonak eta animalien arteko bizikidetza herrian bermatzeko asmoz, Mundakako Udalak txakurren aisialdirako gunea ezarri dau Santa Katalinan. Mugatutako gunea honetan txakurren jabeek euren maskotak aske utzi ahal izango dabez, mugitzeko askatasun gehiago euki ahal izateko. Erabilpenerako ordutegi bat ezarri da, eta kontutan hartu behar da jabeen erantzukizuna eta garbitasun neurriak.

Mundakako Udalak herritarren eskaera bati erantzun deutso txakurren aisialdirako gunea ezartzerakoan Santa Katalinan. Udal Gobernu taldeak, pertsona eta etxeko animalien arteko bizikidetza harmoniatsua bermatzeko asmoz, etxeko animalien edukitze eta babesarako ordenantza bat burutu zuen2011an. Aisialdirako gune hau ezartzerakoan jabeek euren txakurrak aske uzteko gune bat izatea erraztu nahi da, jolasteko eta askatasunez mugitu ahal izateko, horretarako mugatu den gunearen arauak errespetatuz.  Horrela, herritarrentzako onuragarria da baita be, gune espezifikoa izaterakoan bestelako kaleetan egota berde guneetan eragozpenak murriztuko direlako.

Santa Katalinako "Txakurren aisialdirako" gunea seinaleztatu da eta erabiltzeko ordutegia bat bete behar da. Maiatzatik irailera, 20:00etatik 10:00etara erabili ahal da, eta urriatik apirilera 18:00etatik 10:00etara.

2011an, Mundakako Udalak animaliak eduki eta babestea arautzen duen ordenantza egin eta onartu zuen, gizakien eta animalien elkarbizitza antolatzeko, osasungarritasun publikoarekin bat eginez, batik bat, horiek errespetatuz, defendatuz eta babestuz. Ordenantzaren arabera txakurren jabeentzako zenbait betekizun aurreikusten dira animalien defentsa bermatzeko baina baita animalien jabeen jokabide gizabidezkoa be, txakurren jabeena batez be. Betekizunen artean, herriko kale eta gune publikoetan animalien gorozkiak ez uzteko neurriak harte behar dabez jabeek. Ordenantzak "arrikuskutsuak" izan daitezkeen animaliak arautu dau baita be.
Arau guzti hauek Santa Katalinan ezarri den txakurren aisialdirako gunean be errespetatu behar dira. Horrela, txakur arriskutsuak ezin izango dira solte egon, jabeek txakurren kakak batu behar dabez eta denbora guztian txakurrak beraien jabeekin batera egon beharko dira.