Albisteak

 

Mundakako Udalak ingurumen jasangarritasun aldeko sentsibilizazio lan nekaezina garatzen du eta herritarrak zoriontzen dauz herrian hondakinak murriztu eta birziklapena gehitu egin delako. Batutako datuen arabera, 2006 eta 2012 urte bitartean 205.969 kilo zabor batu dira, ingurumenaren aldeko onuragaz eta 14.401€ko aurrezpen ekonomikoa lortuz.

Mundakako Udala pozik agertu da eta herritarrak zoriontzen dauz herrian lortutako zabor bilketa eta birziklapen datuen emaitzengatik.  Udalak duen hondakinen kudeaketa jasangarriaren aldeko apostuak, sentsibilizazio kanpainak eta bilketarako infraestrukturak eta zerbitzuak hobetuz, herritarren erantzun zuzena izan dau.

Mundakarrek gero eta zabor gutxiago sortzen dabe eta gero eta gehiago birziklatzen dabe. Jasotako datuen arabera, ohiko zaborran kilo gutxiago batzea birziklapenaren hazkuntza datuekaz bat dator. 2006 eta 2012 urte bitartean 205.969 kilo zabor gutxiago jaso da.  Ohiko zaborraren edukiontzian botatako zabor tonako 69,92 euro ordaintzen duela Udalak zabortegietan tratatzeko kontutan hartuz, ingurumen onuragaz batera, zabor gutxiago batzeak 14.401€ko aurrezpen ekonomikoa suposatzen du udalarako.  Aurrezpen honek Mundakako Udalak diru kopuru hori hondakinen kudeaketarako zerbitzuak eta infraestrukturak hobetzeko erabiltzea posible egiten dau.

Bilketaren bestelako datuei dagokionez, etxean erabilitako olioa batzeko joera positiboa nabarmentzen da, 2010ean 207 litro jasotzetik 2012an 2028litro jasotzera pasa da. 2013an 2500 litro batzea espero da. Lehen hiruhilekoan 680.000 litro ur gutxiago kutsatzea lortu da batutako 680 litroei esker.
Papera eta kartoian 2006an 36.519 kilo batu dira eta 2012an 50.880 kilo, beiraren kasuan 2006an  58.330 batu ziren eta 2012an 83.600 kilo.

Ver datos (pdf, 88Kb)