Albisteak

Goiko Kalea trafikorako itxita 

Jakinarazten da, datorren astean Goiko kalearen bide antolamenduko obrak hasiko direla eta kalea ibilgailuentzat itxita egongo dela Florentino Larrinaga kalearekin duen bihurgunetik Alkate Mallona kalearekin duenera arte irailaren 13 astelehenetik hasi eta lanak amaitu arte. Lorategi kalearen norabidea aldatu egingo da, zentzu bietara zabalduko delarik.

Bizkaibusaren geralekua saihesbidean izango da norabide bietan 13 astelehenetik aurrera, agindu berririk ez dagoen bitartean.