Albisteak

Mundakako Jaietako kartela 

Mundakako Udalak aurtengo San Pedro Jaiak iragarriko dituen kartela aurkeztu dute publikoki.

2010ko jaietako kartela aukeratzeko asmoz, Herri Administrazioak lehiaketa irekia antolatu zuen eta epaimahaiak lan hau aukeratu du irabazle, aurkeztutako kartel guztien artean. Horrela, bere egileak 400 eurotako dirusaria jaso du.