Albisteak

 
Umeak jagotea ardura handiko lana da. Jakin badakigu, eurekaz dagoen bitartean, zaintzaileak euskara badarabil ahoan, umeek, dakiena sendotu egingo dabena, eta, ez dakiena, ikasi. Beste alde batetik, euskararen familia-transmisioan laguntza handia eskaintzen dau.
Sarriegitan, baina, ez da batere erraza izaten euskera dakien pertsona bat aurkitzea. Hau dala-eta, Euskera Zerbitzukook zaintzaile euskaldunen lan-poltsa bat sortzeko asmoa dogu, gero informazio hau guztia aita-amen eskura jarteko. Gurasoen esku egongo da, holan behar dabenean eta euren beharrizanen arabera, ume-jagolearen kontratazioa. Holan ba, umeak zaintzea gustuku badozu, eta, euskalduna bazara, hemen dozu aukera!

Mundakako Euskera Zerbitzua

Izen emotea Udal Bulegoetan astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.