Albisteak

 
Jakinarazten da, Lehendakari Agirre enparantza 3 zenbakiko eraikinean egiten ari diren lanak direla eta, hurrengo egunetan, martxoaren 10era arte gutxi gorabehera, Florentino Larrinaga kalean ibilgailuentzat mozketak izango direla, eguerdiko 14:30etatik aurrera.

Kurtzio kaleko 4 zenbakidun eraikinean egiten ari diren lanak direla eta, ostegunean, martxoaren 8an, eguerdiko 12:30etatik 17:30etara Goiko Kalea itxita egongo dela ibilgailuentzat Intxaurrondo plazatik Haragitegiraiño.


Era berean, Juan Bautista Longa 4 eraikinean egiten ari diren lanak direla eta, ostegun honetan, martxoak 8, Juan Bautista Longa kalea itxita egongo dela ibilgailuentzat goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara eta  14:00etatik arratsaldeko 18:00etara gutxi gorabehera. Ibilgailuak Artzan dituzuen herritarroi, ebaketa baino lehen bertatik ateratzea gomendatzen zaizue, egun horretan erabili izan ahal izateko.