Albisteak

 
Jakinarazten da, datorren astelehenetik, urtarrilak 30, Goiko Kaleko semaforizazio sistema martxan jarriko dela, horren ondorioz Bizkaibuseko autobusak Goiko Kaletik norabide bietan pasatuko dira. Bermeo-Bilbo norabideko geralekua leku berdinean izango da, ordea, Bilbo-Bermeo norabideko geralekua Lorategi Kalean izango da.
Asteazkenean, urtarrilak 25, goizeko 10:00etatik aurrera erabiltzaile gabeko autobus batekin probak egingo dira.