Albisteak

 

Animaliak edukitzea eta haien zaintza arautzen duen ordenantza beteaz, animaliekin bizikidetza ordenatzeko asmoarekin, eta, aldi berean haiek errespetatuz, babestuz eta zainduz osasungarritasun publikoa zaintzeko xedearekin, bando hau baliatuta honako debeku hauen berri eman nahi da:

1.- “Debekatuta dago bide publikoetan eta orubeetan txoriei, txakurrei, katuei eta gainontzeko kaleko animaliei jaten ematea, berariaz baimena eman ezik”. 10. artikulua 2. puntua. Falta arintzat hartuko da.

2.- “Animaliaren jabeak dagozkion neurriak hartu beharko ditu gorotzak bide eta gune publikoetan botata gera ez daitezen”. 6. artikulua 2. puntua. Falta arintzat hartuko da.

3.- “Jendetza batzen den lekuetan eta jendeari zuzendutako lokaletan ezingo da inolako animaliarik aske utzi”, hauek, dagokion uhal edo katearekin joan beharko dira. 27. artikulua 2 h) puntua. Falta larritzat hartuko da.

Halaber, identifikatuta eta Udaletxean erroldatuta eduki beharko dira derrigorrez, jaio eta hilabeteko epean. Betekizun hau gainontzeko konpainiako animalientzat ere zabal daiteke. Horretarako, mikrotxipa edo elementu mikroelektronikoa jarri beharko dio albaitari ofizial batek. “Arriskutsuak izan litezkeen” animaliarik eduki nahi izanez gero udal-lizentzia administratiboa eskuratu beharko da. Aurrez, ordenantzan zehaztutako zenbait betekizun bete beharko dira, eta arriskutsuak izan litezkeen animalien Udal-erregistroan ere erregistratu beharko dira.

 

Zigorrak:
- Falta arina: 30,05 eta 300,51 euro arteko izuna
- Falta larria: 300,52 eta 1.502,53 euro arteko izuna