Albisteak

 

Uda honetan BBK-k osasun-gune handi bihurtu gura ditu Bizkaiko hondartzak, eta horretarako aire zabaleko kirol eta aisialdirako ekintza sorta zabala antolatuko du.Herritarren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea da helburua, batez ere gure nagusiena, intentsitate handiago edo txikiagoko kirol-jarduerak eskainiz.Proiektu honekin, BBK-k hondartza edo hareetaraino bertarainohurbildu gura ditu bere zentroak.

Jarduerak bi txandatan egingo dira.Goizetan, 11:00 eta 13:30 artean, bereziki 60 urtez gorakoei zuzendutako jarduerak antolatuko dira.Eta arratsaldeetan, 15:30 eta 17:30 artean, familia osoak parte hartzeko modukoa izango da programa.Hondarretan nahiz uretan egiteko pentsaturiko jarduerak izango dira.

Jarduera-programa gustu, adin eta gaitasun fisiko guztietarako prestatu da.Honela, nagusiek mantentzeko gimnastika, pilates, sorbalda osasuntsurako ariketak, aquamix erlaxazioa, aquafitness, uretako jokoak, aerobic, yoguilates edo zirkuitu osasungarriaren artean aukeratu ahal izango dute.Familientzako pentsaturiko programa intentsitate handiagokoa izango da, eta aquamix, gymkhana, familia-zumba, “altxorraren bila”, multikirola, uretako jolasak, eskulanak edo Herri Kirolak izango dituzte aukeran.

LEKUA: TXORROKOPUNTA
EGUNAK: UZTAILA ETA ABUZTUKO EGUAZTENAK
ORDUA: 11:30 – 13:30 eta 13:30 – 17:30