Albisteak

 
ABISUA, LAIDATXURAKO SARRERA HOBETZEKO LANAK

Jakinarazten da, datorren astelehenean Laidatxu hondartzarako sarrera hobetzeko lanak hasiko direla. Hori dela eta, bidea estutu egingo da eta ibilgailuentzat samaforoz gidatuko da trafikoa inguru horretan.
Gainera, martxoak 19 asteartetik aurrera, Bizkaibusaren geralekuak saihesbidean izango dira, bai Bilbo-Bermeo norabidean, bai Bermeo-Bilbo norabidean kontrako abisua ematen den arte. Ez da Goiko Kaletik Bizkaibusik pasako.
Eskoletako autobusak abisatuta daude eta bere neurriaren arabera Goiko Kalean edo saihesbidean lotuko dira, gurasoei datorren astelehenean eskolak edo gidariak geralekuaren barri emango die.