Albisteak

 

Hondartzen denboraldia hasi bitartean, hau da, ekainaren 15eraino, Mundakako udalerrian kokatuta dauden Hondartzape eta Laidatxu hondartzak eta Txorrokopuntako gunea, hondartza eta esparru dinamiko bezala hartuko dira, beraz bertan onartutako erabilerak honako hauek izango dira:

  • Jolas bainua
  • Paseoak
  • Uretako kirolak
  • Banakako kirolak

Hondartzape eta Laidatxu hondartzetan, eta Txorrokopuntako gunean ezin izango da:

  • Geldirik eta epe luzez eguzkia hartu.

Mundakako portua itxi egingo da, baita Herrerako kaia ere, itsasontzietara heltzeko edo hauek erabiltzeko izan ezik.

Bandoa (PDF 528KB)