Albisteak

 

Udalak, Mundakako ume guztieti hau jakinarazi nahi die:

  1. Badakigu oso ondo ari zaretela portatzen, eta honela jarraituko duzuela ziur gaude. Oso harro gaude zuotaz! Zorionak, benetan!
  2. Formalak izaten jarraitzeaz gain, egunero gauza berriak ikasten jarraitu behar duzue, eta etxerako lanak eta ariketa fisiko apur bat egin. Oso garrantzitsua da sasoian mantentzea, kalera ateratzen garenean, lagunekin jolastu ahal izateko!
  3. Jakin ezazue Maritxu Teilatukok eta Perez Sagutxoak baimen berezia dutela kalera irten eta etxerik etxe joan ahal izateko.
  4. Mari Domingi eta Olentzerorekin harremanetan jarri gara jakinarazi nahi izan diegulako zutaz harro gaudela: oso ondo portatzen ari zaretelako, eta Gabonetan etortzen direnean hori kontuan hartzeko.
  5. Apaindu zuen etxeak, leihoak eta balkoiak zuen marrazkiekin, edo nahiago baduzue, bidalli kultura.mundaka@bizkaia.org helbidera eta erakusketa itzela egingo dugu, kalera ateratzen garenean guztiok ikusteko!
  6. Guraso zaretenoi, izan adorea eta indarra, gozatu seme-alabekin etxean eta gora bihotzak.

Laster kalean elkar ikusiko dugu. Besarkada bat.

Aurrera!

Sakatu hemen idatzia deskargatzeko (PDF 376KB)