Albisteak

 
Aipatutako gaiari jarraituz, kaleko katuentzat etxeetatik bide publikora janariak botatzen direla eta, Udal honetan jasotako kexen ondorioz, biztanleei gogorarazi nahi zaie Animaliak eduki eta babestea arautzen duen Ordenantzaren 10.2 artikuluak dioenaren arabera, debekatuta dagoela bide publikoan eta orubeetan hegaztiei, txakurrei, katuei eta gainerako kaleko animaliri jaten ematea hori beren-beregi baimendu denean izan ezik.

Era berean, artikulu horrek adierazten du atal hori betetzen ez bada, ara-haustea eragingo duela Ordenantza honen 45. artikuluaren arabera.

Guzti hau kontuan izanik, auzokideei erregutzen zaie, Ordenantzak dioena betetzeko eta ez emateko jaten etxeetatik bide publikora jaurtiz.

Bandoa (PDF, 516KB)