Albisteak

 

Gazteak biosfera-erreserben etorkizuna dira, eta beren lurraldearen antolamenduan esku hartzeko aukera eman behar zaie, bai eta prestakuntza jasotzekoa ere, biosfera-erreserbak kudeatzen laguntzeko eta haien garapen iraunkorra sustatzeko.

Horregatik, UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzaz, ordaindutako 2 prestakuntza-beka eskaintzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko.

Zer sartzen da bekan?:

  • 8 hilabeteko prestakuntza praktikorako egonaldia (2019ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra) lanaldi erdira; gunea Urdaibai Biosfera Erreserbarako Zerbitzuan izango da (Ekoetxea - Busturia)
  • Prestakuntza-plana
  • Ordainsari gordina: 450 €/hileko

Besteak beste, zeregin hauek izango ditu beka jasotzen duenak:

  • Bekarekin lotutako jardueretan parte hartzea (hitzaldiak, mahai-inguruak…)
  • Urdaibai Biosfera Erreserbarako Zerbitzuan martxan dauden proiektuetan laguntzea
  • Beka amaierako txostena egitea

Bidali zure hautagaitza Aitana Uriari, a.uria@unescoetxea.org (gaia: “Urdaibai beka”).

Eskaera martxoaren 28ra arte bidal dezakezu.

Informazio gehiago: Aitana Uria, 94 427 64 32

Kontsultatu oinarri denak  esteka honetan.