Albisteak

 

Mundakan webgune berria aurkezten dizuegu, azken joeretara egokitutako diseinua duen orrialdea. Itxura berri honi esker, herritarrek udalerriko informazio guztia garbiago eta arinago irakurri eta bilatu ahal izango dute.

Hasierako orrialdean aldaketa adierazgarriak egin dira eta orain Udalaren azken berriak soilik eskainiko ditugu bertan. Goiko aldean slider bat kokatu dugu eta bertan informazio garrantzitsuenak edota herritarrentzako eskuragarri egon behar direnak jarriko ditugu.

Barneko atalei dagokionez, edukia modu erakargarriagoan aurkeztea erabaki da eta horretarako bannerrak erabili ditugu webgune osoan zehar.

Webgune berri honekin Udalaren eguneroko jarduera herritarrei hurbiltzen jarraitzeko asmoa dugu.