Albisteak

 

“Geure gizartearen errealitateak emakume eta gizonen arteko parekotasun ezaren aurrean esku hartu eta aktiboak izan behar garela agertzen deusku. Guztion artean errespetuzko, empatiazko eta kontzientziazioko elkarkidetza lortu ahal dogula argi daukagu Mundakan. Horretarako martxan jarri gara eta geure herriko bardintasunerako lehenengo plana burutu dogu. Hauxe jarraituko dogun bide-orria izango da, geure jardueren ardatza. Gizarte askea eta gizabidetsua defendatzen dogulako”, nabarmendu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Mundakako Udalak emon dauen lehenengo pausua aurretizko diagnotisko bat egitea izan da. Diagnostiko hau herriko agente sozialeei egindako elkarrizketa sakonetan oinarritu da, baita iritzi-azterketetan edota idatzizko dokumentu ofizialen analisian be, besteak beste, udal web orrian eta dokumentazio administratiboan. Horretarako, partaidetzako lan prozesua jarraitu da, herritar guztiei zabalik egon dana eta burututako dokumentuak teknikoki, politikoki eta herrian mailan baieztatu dira.

Herriko diagnostikoak bardintasunean dagozan benetazko beharrizanen mapa egiten dau eta Herriko Bardintasunerako Plana egiteko jarraitu beharreko ildo estrategikoak. Diagnostiko hau erreferentzia hartuta, Mundakako Emakume eta Gizonen Bardintasunerako 1go Plana EAEko Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako VII. Planaren irizpide eta lan egiteko estrategietan oinarritzen da.

Mundakako Bardintasunerako lehenengo planak lau urteko iraupena izango dau, 2018-2022. Markatutako helburuek aldatu gura dan gizartearen errealitatea definitzen dabe eta egin behar danari lehentasuna emoteko eta konkretatzeko eginkizuna betetzen dabe.

Planak arlo bakoitzeko helburuak ezartzen dauz: Gobernu ona, Emakumeen ahalduntzea, Ekonomiak eta gizarte-antolamendua eraldatzea eskubideak bermatzeko, Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak.

Gobernu onaren barneko helburuak hauexek dira:

  • bardintasunaren aldeko planifikazioa eta kudeaketa areagotu eta hobetu
  • Estatistiketan eta azterlanetan genero-ikuspegia txertatzea. -komunikazioan bardintasuna hizkuntzaren eta irudien erabilera inklusiboa eginez
  • Kontratu, diru-laguntza eta hitzarmenetan bardintasunerako klausulak sartzea.

“Emakumeen ahalduntze” arloan honako helburuak dagoz:

  • geure gizartean dagozan estereotipoak eta aurreritzi sexistak gainditzeko sentsibilizazioa.
  • Emakumeen genero-kontzientzia eta autonomia garatzea sustatu.

“Ekonomiak eta gizarte-antolamendua eraldatzea eskubideak bermatzeko” ardatzan helburu bakarra dago:

  • zainketa bizitzaren jasangarritasunerako ezinbesteko baldintza dela sozialki onartzea.

Eta azkenik, “Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak” ardatzan honako helburuak nabarmendu dira:

  • emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa sustatzea eta finkatzea.
  • emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta integrala bermatzea,

Mundakako Bardintasunerako Planak helburu hauetan oinarrituta 34 jarduera ezarri dauz, besteak beste: udal aurrekontuetan urtero diru zati bat bardinatsunerako gordetzea, balorazio batzordeetan (sariak, hautaketa epaimahaietan…) sexuen partaidetza orekatua sustatzea; udalaren idazkinetan eta datu baseetan sexu-aldagaia sartzea, gida bat sortzea hizkuntzaren erabilera ez sexista ezta androzentrikoa sustatzeko, kontratazio eta diru-laguntzatan bardintasunerako klausulak sartu; koedukazioa sustatzeko jarduerak antolatu; bardintasunerako herritarren parte-hartzerako foroa sortu, gizarteko agentes osatuta; edota sexu-indarkeriaren aurreran erakundeen erantzun publikoaren protokoloa egitea.