Albisteak

 

eskeintzen da, goizeko 11:30etatik 12:30etara eta 18:00etatik 19:00etara, Mundakako Kontsultategian. Familia-medikuaren edota erizainaren gomendioak jarraituaz, Mundakarrek, eta laster Sukarrietarrek be, ohiturak aldatzeko eta jarduera fisikoa erregulartasunez egiteko aholkularitza, gida eta laguntza jaso ahal izango dabe. Mundakako udal kirol teknikariak eskeiniko dau zerbitzua, Osakidetzako mediku zerbitzuak koordinatuta.

Ohitura fisiko osasungarriak egunero praktikan jartzen dauen gizarteak bizi kalitatea hobetzen dau. Etxean, lanean, egunerokotasunean, aisialdian ohitura onak hartzea ezinbestekoa da. Nola egiten dogun da garrantzitsua, kotxean joan ordez oinez joatea, gorputz jarrera onak hartzea… Eguneroko gauza sinpleetatik kirol praktika zorrotzetara. Oso pozik gagoz zerbitzu hau Sukarrietagaz partehartzeagatik, ondoko herria, jarrera fisiko onek gizartean ekartzen dabezen onurak be partekatzen doguzelako”, nabarmendu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Mundaka eta Sukarrietako Udalek laster sinatuko dabe “Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua” partekatzeko hitzarmena. Honi esker, Sukarrietako bizilagunek be zerbitzu hau erabili ahal izango dabe Mundakako Kontsultategian, egun berean eta baldintza bardinetan. “Hitzarmen honi esker geure herritarrek hobeto bizitzen ikasteko zerbitzua izango dabe eskuragarri, gizarte osasuntsu eta aktiboa izateko. Herrien artean laguntza eskeini eta baliabideak partekatu behar dogula uste dogu. Mundakako Udalari eskerrak emon gura deutsegu bere eskuzabaltasunagatik”, azaldu dau Erruki Goirienak, Sukarrietako alkatesak. Sukarrietako ezker aldeko bizilagunak Mundakako Kontsultategiko familia-medikua eta erizainaren koltsutara doaz beti eta hau dala ta hitzarmena sinatuko da. Hitzarmen honek urte bateko epea dauko, epe hau luzagarria da zerbitzua irauten dauen bitartean.

Zerbitzu honen bitartez herritarren osasun fisikoa eta mentala hobetzea da asmoa, jarduera fisikoak onurak ekartzen dauzelako, fisikoak. Mugimenduetan segurtasuna eta autonomía eskeiniz, onura psikologikoak be, buruko egoera, emozionala eta soziala hobetuz.