Albisteak

 

Herriko udal eraikin nagusietan berokuntza sistema barriztuz, Mundakako Udalak eraginkortasun energetikoaren alde egiten dau baita aurrezpenaren alde, ingurugirokoa zein ekonomikoa. Udaletxea eta Mundakako Eskoletan gas naturaleko berokuntza sistema barria ezarri da. Honek segurtasuna, erosotasuna eta ingurumenarekiko erantzukizuna ekarko dau.

Udalak oraintxu egin dauz gasolioko berokuntza sistema gas naturalakoagatik aldatzeko lanak. Bero-sorgailua aldatu, berogailuen galdara-gela barriztu eta gas natuarala hartzeko instalazioa ezarri da Udaletxean, Herriko Eskolatan eta Haurrekoslan be.

Orain arte eraikinean ur-beroko berogailuak egon dira, burdinurtuko erradiadoreekaz eta txapazko panelekaz. Gas naturaleko galdara barriek eraginkortasun energetiko handia lortzen dabe eta erosotasun maila handia be, kondentzazio teknologiari esker. Funtzionamendua guztiz eraginkorra da, errekuntza errendimendua %99tik gorakoa da eta NOx eta CO2ko emisino baxuak dira.

Gainera, galdara barrien erregailuak gas naturala modulu eran erretzeko diseinatuta dagoz, 18,2 eta 99 kw tartean, eskaeraren arabera. Neurri honegaz, aurrezpen energetikoa eta ekonomikoa lortzen da. Gainera, funtzionaltasu ezin hobea lortzeko, instalazioan bereiztutako 3 zirkuitu dagoz, bat eraikin bakoitzeko: udaletxea, eskolak eta haurreskola.

Geure lehentasuna geure herritarrei zerbitzu hobeagoak, eraginkorragoak, seguruoagoak eta ingurumenarekiko arduratsuak izatea da. Udalak argi dauko, energetikoki eraginkorrak izan gura dogu eta era honetako neurriekaz lortzen da hori. Gas kutsakorrak murrizteagaz batera ingurumen aztarna gutxituko dogu eta ekologikoki zein ekonomikoki aurreztuko dogu. Inbertsio honegaz Udalak gasolioa gas naturalagatik aldatzearen alde egiten dau, herriko udal eraikinetan erosotasun terminkoa bermatzeko. Aldaketa honek aurrezpen ekonomikoa be ekarko dau, berokuntzarako gasolioa ez dalako erabiltzen”, azaldu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Mundakako Udalak 59.994€ inbertitu dauz lan hauek burutzeko.