Albisteak

 
Mundakako Udalak Larrinaga Jauregiko egoera zaindu egiten dau eraikinaren birmoldaketa prozesua hasi zanetik. XIX.mendeko eraikin berezia da, Mundakako Hiri Planeamenduan Babestu Beharreko Ondasunen Katalogoaren barne dago. Herriko ondare arkitektoniko honen inguruan legaltasuna eta babesa  bermatzeko, lehenengo Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Kulturaleko Zerbitzuari kontsulta egin eutson udalak eta baiezko txostena jaso eban. 

Behar dan bezala jarduteko, eraikina ahal dan beste babesteko eta Larrinaga Jauregiko barriztatze lanen inguruan sortutako informazioen aurrean, hauetan barrizteke dauden elementu batzuen egoera zalantzan jartzen zirenez, Mundakako Udalak Eusko Jaurlaritzako Ondare Kulturalaren Sailagaz jarri zan kontaktuan, Jaurlaritzak bere jarrera definitzeko bidalitako gutuna argitzea eskatuz. Kontsulta egin ondoren, Mundakako Udalak bermatuta ikusten dau bere jarduera Larrinaga Jauregiaren birmoldaketa prozesuan. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren erantzuna aldekoa da udalaren konpetenziari dagokionez bai eraikinaren ondare eta babesaren inguruan eta baita lanen betekizun legalen aldetik.

Eusko Jaurlaritzak honako argitu dau bere erantzunean: “ eraikin hori ez dago jasota Eusko Jaurlaritzaren kultura-ondasun kalifikatu edo inbentariatuen erregistroetan, eta, beraz, bere gaieko eskumena kultura ondarearen eta bere babesaren alorrean udala berarena da eta, modu subsidiaroan, Bizkaiko Foru Aldundiarena”.

Gainera, Eusko Jaurlaritzaren erantzunean honakoa agertzen da: “Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Historikoko Zerbitzuak oneritzia eman deutso lanen proiektuari eta ,beraz, ulertzen dogu azken horrek gauzatzeko beharrezko lege-baldintzak betetzen dabeela”. Honen barne Larrinaga jauregiko atzealdeko fatxadaren eraispena dago, geroago barriz eraikitzeko. Gomendioa da zorrotz jarraitzea lanak, gura barik Larrinaga jauregia behera etorri ez dadin. Ikuskapen honetan darrai Mundakako Udalak proiektuaren hasieratik.