Albisteak

 

Martin Ugalde mundakarra izan da Mundakako San Pedro 2018ko jaien kartel lehiaketaren irabazlea. Guztira, 11 lan aurkeztu dira lehiaketa honetara. Bozketan herriko kirol eta kultur elkarte guztiek parte hartu dabe eta udal ordezkariak. Jai Batzordeko 10 pertsonak parte hartu dabe bozketa sekretuan. Martin Ugalderen kartelak 6 boto lortu eban, beraz gehiengoa.

Kartelan gehitutako zehetasunak baloratu dira bereziki, Mundakako jaien tradizioagaz eta herriko elementuekaz lotutakoak. Besteak beste, sorgina, kukaina, olatua edota “el de la O” delakoa, herrian oso ezaguna dan pertsonaia. 

Martin Ugalde Mundakan bizi da, argazkilari profesionala da eta herrian serigrafia enpresa bat dauka. Comunity Manager lez be egiten dau lan.

Lehiaketaren saria 250€koa izan da.