Albisteak

 

Artza ondoko gunetik Santa Katalina kaiaren ondoko gunera doa bidea. Ibilbideak itsas-lur eremu publikoaren mugaketa zeharkatuko dau eta Mundakako itsasadarren, portua eta Talaiako bista ederrak eskeiniko dauz. Mundakako bizilagunentzako pasealekuen eta aisialdia osasungarrirako  eskaintza handitzea ekarriko dau  proiektu honek, herriko bizi-kalitatea hobetuz. Herriko estrategia eta eskaintza turistikoari dagokionez, Mundakako jomuga eta markaren espiritu naturala eta jasangarriari balioa gehitzen jako pasealeku barri honek.

Paseo barriaren proiektuak erakunde bien artean 2016. Urtean hasitako kudeaketa prozesuaren ondorioa da. Proiektu osoa Estatuko Kosta Demarkazioak finantzatuko dau. Pasealekua eraikitzeko Mundakako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritzagaz baimen guztiak kudeatu dauz. Behin lanak amaituta, Mundakako Udala pasealekuaren mantenimenduaz arduratuko da.