Albisteak

 

Mundakako Udalak herriko garapenaren alde egiten dau, ideia eta proiektuak landuz, baina herritarren adostasunagaz. Helburu hau jarraituaz pasa dan abenduan herri-galdeketa bat burutuko dau. Honetan, partaidetza %11 ingurukoa izanda, guztira 173 botoak batu dira. 

“Kalean zegozen gaiei buruz herritarrek euren eritxia emoteko aukera emotea zan geure asmoa, horrela kaleko zeresan hutsetan ez geratzeko. Partaidetza handiagoa gurako gendun baina galdeketan planteatutako gaien kontrako eta aurrez aurreko eritxiak egoteak partaidetza handiagoa suposatuko eban.  Lasai gagoz eritxien polaridade handiagorik ez dagoela islatzen dauelako eta udaletxean egiten dogun lanagaz herria ados dagoela. Gehiengoaren eskaerari erantzutea da geure erantzukizuna eta bakoitzak askatasun osoz bere iritzia agertzeko benetako aukera izan da hau.”, azaldu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Horrela agertu eban bezala eta Osoko Bilkuran onartu ondoren, Bilduren kontrako botoa izanda, Mundakako Udalak herrirako garrantzitsuak diren gai ezberdinen gainean iritzia emoteko aukera emon jake herritar guztiei.  Etxeetara bidalitako galdeketa baten bitartez, Mundakako bizilagunek (adidunak eta erroldatuak), gaur egungo eta etorkizuneko gai ezberdinei buruzuko iritzia emon ahal izan dabe.

Hautetsontziaren irekiera eta botoen zenbaketan udal korporazioaren kideak izan dira, bai gobernu taldekoak baita oposizinokoak be. Guztien artean galdera zarratuei herritarrek emondako erantzunak batu eta zenbatu dabez. Galdeketan Mundaka Festival-a ospatu ala ez galdetu da. Galdera honi 105 pertsonak emon dabe baiezko botoa, 59 ezetz esan dau eta gainontzeko 8ak baliobako eta boto zurien batukaria izan da. Talaiako aparkalekura eraman diren edukiontzien kokapenari dagokionez, gehiengoak, 81 pertsonek udaletxe ondoko aurreko kokapena gurago dabe (55 pertsona gaur egungo kokapenaren alde agertu dira). Eta  San Pedro jaietan barrakan izan ala ez galderari, gehiengoak, 114 pertsona barrakak jaietan mantentzearen alde agertu dira, 50 boto ezezkoak izan dira eta 8 baliobako eta boto zurien batukaria izan da.

Gainontzekoak, erantzun irekiko galderak izan dira eta hauetan kirol, kultura, herri lanen beharrizanen gaineko eritxiak emon eta Udalaren lehentasunak zeintzuk izan beharko diren azaldu dabez herritarrek. Udalak laster emongo dauz ezagutzera emaitza guztiak, udal aldizkarian, udal web orrian eta bandoaren bitartez.

 Emaitzak jaitsi (PDF 752KB)