Albisteak

 

Azaroan zehar, “Lana bilatzea, Lana da” programaren bosgarren edizinoaren barruan, 5 pildora formatibo garatuko dira Bermeon eta Gernikan, langabezian edo lan bilaketa prozesuan murgiltzear dauden Busturialdeko gazteei zuzenduta. Formakuntza honek lana eta ekintzailetasuna sustatzen du eduki eta jarduera ezberdinak landuz, bost tailer ezberdinen bidez beharrezko gaitasunetan trebatuz.

Besteak beste, tailer hauen helburuak gazteen enpleagarritasuna hobetzea, lana bilatzeko jarrerak sustatzea, lan bilaketarako tresna eta baliabide ezberdinak ezagutzea eta bereganatzea eta hauetan trebatzea dira. Horretarako, derrigorrez, talde-lana, sormena, jarrera proaktiboa, lidergoa eta ekintzailetasuna garatzen duten jarduera ezberdinak garatuko dira.

Helburu horiek lortzeko eduki hauek landuko dira:

1. SAIOA: LAN MUNDUA / LAN MERKATUA (Azaroaren 14an, Gernikan)

  • Autoezagutza – introspekzioa
  • Lan merkatuaren tendentzia: DAFO
  • Enpresak aztertzen: zer bilatzen dute?
  • Langabeziak sortzen dituen beldurrak / gatazkak. Testuinguruaren eragina
  • Lana bilatzeko proiektua / plana. Aktibazioa

2. SAIOA: LANA BILATZEKO GAITASUNAK: (MOTIBAZIOA/AKTIBAZIOA) (Azaroaren 16an, Gernikan)

  • Jarrera aktiboa
  • Motibazioa
  • Sormena
  • Lidergoa
  • Ekintzailetasuna
  • Komunikazioa
  • Gatazken ebazpena
  • Etengabeko hobekuntza

3. SAIOA: LANA BILATZEKO TEKNIKAK ETA BALIABIDEAK (Azaroaren 21ean, Bermeon)

  • Norbere hautagaitza (autocandidaturas)
  • Sare sozialak lana bilatzeko (LinkedIn)
  • Beste baliabide batzuk: Infojobs, Lanbide, SEPE, ETT, lan azokak, garapen agentziak…

4. SAIOA: CURRICULUMA SORTZEKO GAKOAK (Azaroaren 28an, Bermeon)

  • Curriculumaren mitoak
  • Curriculumaren gakoak: antolaketa, edukiak…
  • Ekidin beharreko puntuak
  • Curriculum motak
  • Aurkezpen gutuna
  • Jarduera praktikoa: curriculuma sortzen

5. SAIOA: HAUTAKETA PROZESUA NOLA GAINDITU (Azaroaren 30ean, Gernikan)

  • Elkarrizketa
  • Telefono deia
  • Elkarrizketa motak
  • Nola prestatu elkarrizketa?
  • Faseak
  • Gomendioak
  • Entrenamendua role-playing bidez
  • Proba profesionalak eta talde dinamikak
  • Motak
  • Gomendioak
  • Adibideak

Tailerrak doan dira eta izen-ematea zabalik dago jadanik www.gaztedibusturialdea.eus web orrialdearen bitartez. Plaza kopurua mugatua da (15 plaza tailer bakoitzeko). Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Lehentasuna izango dute ‘Gaztedi Busturialdea’ programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazte langabeek. Lara Nanclares Goenaga pedagogoa izango da tailer guztiak bideratuko duena.

Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.

 Kartela ikusi (PDF 258KB)