Albisteak

 
“Pozarren gagoz telesaila grabatzeko geure herria aukeratzeagatik. Mundakarrok bagenekien Mundaka apartekoa zala, eszenatoki ederra, baina telesaila bat bertan grabatzea pizgarria izango da. Erakargarria da eta udatik kanpo herrian bizitasuna emoteko baliogarria izango da. Barri ona da guztiontzako eta lanpostuak sortzea espero dogu, geure herritarrentzako aberastasuna ekartzea, hain zuzen be. Batez be merkatariak turismoa edota ostalaritzan”, nabarmendu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak. 

Atresmedia Televisióneko “Presunto Culpable” telesailaren grabaketak azaroaren amaieran hasiko dira eta Mundaka aukeratu dabe thriller-arako. Hau dala eta, orain zabaldu da figuranteak bilatzeko castinga. Figuranteak izateko ez da eskatzen profil zehatz bat, 18 urtetik gorako gizon zein emakumeak bilatzen dira. 18 urtetik gorako arte dramatikoko ikasleek edota aktoreak be ahal dabe parte hartu filmazinoan. Garrantzitsua da figuranteak Gizarte-segurantzan altan emoteko aukera izatea.

Mundakako Udalak Tribisarrospe Kultur Etxea atondu dau figuranteak bilatzeko castinga egiteko. Castinga datorren barikuan, urriaren 20an, 16:00etatik 20:00etara izango da eta zapatuan, urriaren 21ean, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 18:30etara. 

Antena 3ek igorriko duen telesail barri honek ebatzi bako krimen baten ingurukoa izango da. Urdaibaiko eszenatoki natural apartekoetan grabatuko da eta Mundaka protagonista izango da.