Albisteak

 

Bere gardentasun udal politikaren barne, Mundakako Udalak herritarren esku jarriko dau online plataforma barri bat, herritarren partaidetza erraztu eta sustatzeko. Tresna honek hobekuntzak proposatu, udal gaien gainean ekarpenak egin eta hauek web orrian eskegitzeko aukera eskeintzen deutse herritarrei, baita intereseko informazioa eskuratzeko aukera emon be.  Ekimena aitzindaria da Busturialdean.

Ekimen barri hau, Mundaka Zabaltzen, udal gardentasun atariaren bitartez jarri da martxan. Web kokapen barri honetan partaidetza eta gardentasun ekimenen azken barrikuntzak daude eskuragarri. Aplikazioa Biscaytik-ek garatu dau, bizkaiko udalerriei eskeintzen deutseen laguntzaren barne.

Herritarren partaidetza errazteko, Mundakako Udalak on line aplikazio barri bat jarri dau martxan. App-etik herritarrek udal oharrak jaso ahal izango dabez, baita herriaren zainketan lagundu be Kalezaindu atalaren bitartez, edota herriaren aktualitatea eta udal agendaren azken ekitaldiak ezagutu.

“Teknologia barriei esker geure udala 24 ordu zabalik dago urteko 365 egunetan. Orduan aitzindariak izan ginen eskualdean eta oraingoan barriro izango gara aplikazio barri honegaz. Honen bitartez geure herritarrekaz “konektatuta” egongo gara, eurek baitira herria zuzenean bizi egiten dabenek eta herriko beharrizanak edota arazoak ondoen ezagutzen dabenek be.  Gardentasun gehiago, partaidetza gehiago eta eraginkortasun gehiago da geure apostua. Hau lortzeko guztiok tresna barri honen erabilpen on bat egitea espero dogu, bere erabilgarritasuna honen esku dago eta”, aipatu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak. 

Mundakako udal app barria tresna barritzailea da. Honen barne atal ezberdinak dagoz, hauen bitartez herritarrek udalagaz bat egin ahal dabe. Horrela, Kalezaindu atalan hiri-altzarian eta herriko beste elementuetan izandako gorabeheren gaineko abisuak emon ahal dira, kaltetuta badaude, modu egokian ez badabiz edota hobetu behar badira.

Partaidetzako App-a
Mundakarrok mugikorratik aplikazioa deskargatu ahal izango dabe“Mundaka Zabaltzen”  AppStore-n edota Google Market-en. Herritarrak eta udalen arteko komunikazio barri bat zabaltzea da helburua. App-ren bitartez herritarrek abisuak udalara helarazteko aukera izango dabe testua eta argazkia bidaliz, gorabeheren barri emoteko. Sail arduradunak modu zuzenean eta berehala erantzuna emongo deutso abisuari
Web edo mugikorrean, herritarrek herriaren mantenimenduan eta gune publikoak egoera onean izaten lagundu ahal izango dabe, udalari laguntza eskeiniz eta hobekuntza lanak arinduz. Izan be, herritarrak herriam bizi dira eta ondo baino hobeto ezagutzen dabez akatsak edota arazoak.