Albisteak

 

2017/2018 ikasturtean, Busturialdeko gazteei zuzendutako “Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako” formazioa antolatu dute eskualdeko Gazteria Zerbitzuek ‘Lana bilatzea, Lana da’ programaren barruan. Ikastaroa gainditzen dutenek, Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazioa lortuko dute.

Eskolak eguazten eta bariku arratsaldeetan (17:00-20:00) eta zapatu goizetan (10:00-14:00) izango dira, hilean behin, 2017ko irailetik 2018ko ekainera arte. Tokia zehaztu gabe dago oraindik.

Izena emateko epea uztailaren 21era arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago